Loading...

MTB gela

Lezamako Zorribike elkartearekin batera, kadete eta gazte mailetako Mendiko Bizikletetako talde baten sorrera Txorierriko haraneko gazteentzat, txirrindularitzan hasteko ezaugarri hauek dituen klub baten faltan bait daude.BTT-a indartzeko apustu nabari honen harian, Ikasgela Pedagogikoa Zorribike taldearekin bat egin zuen, Lezamako klubak BTT eskolaren bitartez, Txorrierin kadete eta junior talde berriak sortzeko helburua baitu. Lehen pausoak 2017aren amaieran eman zituzten, Gela Pedagogikoak talde berriari furgoneta bat utzi zionean, baina horrez gain bere aiotasun eta euskarri ekonomikoa eskaini zion proiektua gaur egun den errealitate bihur zedin. Honela, Gela Pedagogikoa – MTB Zorribike Team-ek debuta egin zuen 2018ko martxoaren 25an Aramaion. Aurkezpen ofizialeko ekitaldian, Miguel Madariaga eta Jose Manuel Olano, Gela Pedagogikoaren eta Zorribike taldeko presidenteak, hurrenez hurren, Lezamako alkatea den Jon Ander Aurrekoetxeakin, Zamudioko Gazteria eta Kirol zinegotzia den Manu Franciscorekin, Igor Antón, Marino eta Ismael Lejarretarekin egoteko aukera izan zuten, beste askoren artean.

Taldearen helburua, kirolari gazteei txirrindularitzaz eta naturaz gozatzeko aukera ematea da. Horrez gain, elkarte bakoitzeko infantil mailako txirrindulariei irteera naturala ematen die eta eta elkarte bakoitzean harrobiko eta txirrindulari berrien atzemate lana egiten du. Taldea bost txirrindularirekin jaio zen eta urteak aurrera doazen einean hasi nahi du eta diziplinako erreferentzia gisa sendotzeko asmoa du. Taldekide gehienak Txorierrin bizi dira, eta orain arte haranean ez zegoen BTT txirrindularitza talderik. Gaur egun baina, kirol hau ezagutu eta berarekin gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazte guztiek zabalik dute atea.

Halaber, aliantza honetaz gain, 2017tik aurrera inguruko eskualdetan formakuntzaren alde lan egiten duten hainbat elkarterekin harremanak estutu dira; Enkarterri Kirol Elkartea, Busturialdeko Txirrindulari Taldea eta Ugeraga Txirrindularitza taldea adibidez. Lehenengo biekin, intantil mailako haurrek, errepideko goiko kategorietan jarraitutasuna izan dezaten eta S. D. Ugeraga-rekin, Eskolako emakumeek jarraitutasuna izan dezaten hurrengo kategorietan.

[huge_it_gallery id=”2″]
Gela Pedagogikoa