MTB gela
Taldearen helburua, kirolari gazteei txirrindularitzaz eta naturaz gozatzeko aukera ematea da. Horrez gain, elkarte bakoitzeko infantil mailako txirrindulariei irteera naturala ematen die eta eta elkarte bakoitzean harrobiko eta txirrindulari berrien atzemate lana egiten du. Taldea bost txirrindularirekin jaio zen eta urteak aurrera doazen einean hasi nahi du eta diziplinako erreferentzia gisa sendotzeko asmoa du. Taldekide gehienak Txorierrin bizi dira, eta orain arte haranean ez zegoen BTT txirrindularitza talderik. Gaur egun baina, kirol hau ezagutu eta berarekin gozatu nahi duten 14 and 18 urte bitarteko gazte guztiek zabalik dute atea.
Halaber, aliantza honetaz gain, 2017tik aurrera inguruko eskualdetan formakuntzaren alde lan egiten duten hainbat elkarterekin harremanak estutu dira; Enkarterri Kirol Elkartea, Busturialdeko Txirrindulari Taldea eta Ugeraga Txirrindularitza taldea adibidez. Lehenengo biekin, intantil mailako haurrek, errepideko goiko kategorietan jarraitutasuna izan dezaten eta S. D. Ugeraga-rekin, Eskolako emakumeek jarraitutasuna izan dezaten hurrengo kategorietan.