Loading...

Sortzearen arrazoiak – Historia

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak bazekien Europa elkartuaren sortzeak hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoak hartzea ekarriko zuela. Gure gizartea bizimodu sanoaz eta ekologiaren errespetuaz gero eta arduratuago dagoenez, pentsatzekoa zen bizikleta garraiobide eta ibilgailu izan zitekeela.

Bada, helburu horiek gogoan, gazteenei txirrindularitza ezagutarazi beharra ahaztu gabe (txirrindularitza zentzu zabalean, ez bakarrik lehia legez) Euskadi Txirrindularitza Fundazioak sortu zeneko printzipioetako bat gauzatu du Gela Pedagogikoaren sortzearekin. Gela Pedagogikoaren helburua zera da, irakastea zer jakin behar den bizikleta erabiltzeko, gozatzeko eta zer jakin behar den txirrindularitzaren kirolaz.

Txirrindularitzako Gela Pedagogikoa 1998ko urriaren 27an inauguratu zen eta bertan, hauek izan ziren ohorezko gonbidatuak: JOSU BERGARA jaun txit argia, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Nagusia; JUAN MARIA ATUTXA jaun txit argia, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua eta MIGUEL INDURAIN jauna, Frantziako Tour-a bost aldiz irabazi duen txirrindularia eta gure gazteek txirrindularitzan duten eredurik nagusiena. Eta horiekin batera, MIGUEL MADARIAGA jauna izan genuen, EUSKADI Txirrindularitza Fundazioaren buru eta Gela Pedagogikoaren arduradun nagusia.

Ez ziren, ordea, bakarrak izan, politika, kultura, kirola eta gizarteko jenderik ere ez baitzen falta izan inaugurazioan. Orotara, berrehun bat lagun, guztiak ere gure gizartean zabaldurik dagoen kirola babestuz.

Norentzat doa bideratua

Ikastetxe, Eskola, Ikastola, Elbarrien elkarte, Itsu, Txirrindularitza eskola, zaleak orokorrean… eta EUSKADI GUZTIKOAK.

HELBURUAK:

  • Bide hezkuntza eta txirrindula garraiobide zein jolasteko tresna bezala bultzatzea
  • Ohitura osasungarriak zabaldu
  • Inguruarekiko begirunea eta garapen jasangarrian sakondu

Gela Pedagogikoa garatu diren jarduerak askotarikoak eta ezberdinak izan dira, hala ere, lehentasuna izan dute jendea hezi, prestatu eta irakasteko jarduerak txirrindularitza praktikatu dezan, bai eta zirkuituak diseinatu eta egiteko jarduerak eta informazio zerbitzuak ere.

Egoitza-Instalazioak

Gela Pedagogikoa Derioko Arteaga Centrum-en dago (Seminarioa zena) eta 170 m2; ditu; bertan, gela teorikoa, gela teknikoa, aldagelak, dutxak, zerbitzuak eta bulegoak daude.

Laguntzaileak:

Gaur egun, Gela Pedagogikoaren laguntzaileak honako hauek dira:

  • Novadiet
  • Kutxabank
  • Orbea
  • Insalus
  • Estación de Servicio Olea
  • Kaiku
  • Errea
  • Ardines Impresores
Gela Pedagogikoa