Loading...

LISA

2025erako gizarte europarrean, helduen erdia baino gehiagok, gehiegizko pisua edo gizentasuna izango dutela espero da. Ume eta nerabeen artean datua kezkagarriagoa da, hiru umetik batek gizentasuna edo gehiegizko pisua izango baitu. Desoreka energetikoa, prozesatutako elikagaien eta edari azukredunen gehiegizko kontsumoa dira pizgarri nagusiak, eta hauei jarduera fisikoa gutxitzea eta atseden urria gehitzen zaie. Marko honetan, LISA jaiotzen da, era berritzailean haurren gehiegizko pisuari aurre egiteko. OSI – Basurto Bilbo eta Ikasgela Pedagogikoak aktiboki 2016tik landutako proiektua. LISA, 2015eko proiektu pilotuan parte hartu zuten lau ikastetxeen izenen lehengo letrekin (Luis Briñas, Iruarteta, Siete Campas eta Artatse) sortutako akronimoa da. Eta sustapen kanpaina hau “Gozoki eta freskagarri gutxiago, ur eta ariketa gehiago” leloarein hasi zen.

Gelako ordezkariak, Miguel Madariagaren gidaritzapean, Bilbon egin zen kanpainaren aurkezpen ofizialean egon ziren. Horrez gain, Gelak, LISA egitasmoaren aurkezpen hitzaldi bat antolatu zuen Txorierrin. Publikoari, bereziki gurasoei eta seme-alabei zuzenduta, bizitza osasungarriagoa eramateko elikadura eta hidatazio aholku erraz batzuk eskaini zien. Jardunaldia, Lisa proiektua, Txorierrin zabaltzeko helburuaren lehenengo koska izan zen.

Miguel Madariaga, Ikasgela Pedagogikoko Lehendakaria; Esther Apraiz, Derio-ko Alkatea; Igotz López, Zamudio-ko Alkatea; Francisco Javier Nuñez, OSI Bilbao Basurto Haurren Pediatria-Endokrinologikoaren zerbitzuko medikua eta Mikel Landa, txirrindulari profesinala eta Euskadi Fundazioko presidentea, inaugurazio ekitaldian aitabitxi izan ziren.

Gelako errektoreek, gune espezializatua prestatu dute eta materian aditua den pertsonala kontratatu dute Gelaren proiektuaren praktika, dibulgazioa eta heziketa-proiektuaren kontrola ziurtatzeko. LISA, bai Derioko egoitzan, bai ikastetxeetan eta udal-lokaletan burutzen diren inpaktu altuko tailerrekin osatutako egutegi batean oinarritzen da. Hauetan, ohitura osasuntsuak bultztazen dira eta hauek seme-alabengan eta gurasoengan eragitea du helburu. Bai seme-alabek baita gurasoek ere bere bizi-kalitatea hobetzeko gakorik errazenak eskaintzeko konpromisoa hartzen da. Helburua, denon artean gizarte hobea eraikitzea da, gure gizartearen etorkizuna diren umeek, hidratazio, elikadura, atseden, arnasketa, tenkada, erloju biologikoa eta beste hainbat gai garrantzitsuren inguruan ohitura osasungarriak ikas ditzazten, honela, haien gorputza entzuten eta ezagutzen ikas dezaten.

ETORKIZUNA programa

ETORKIZUNA proiektua, LISA programaren barruan kokatzen da. Bide-heziketa eta elikadura uztartzen dituen programa honek ohitura osasuntsuak sustazeko bidean tresna egokienak eskaintzeko helburuarekin jaio da. Erronka, txirrindularitzaren bidez, jarduera fisikoaren alorrean pauso bat gehiago ematea, lehentasun handi bezala bide-hezkuntza izanda.

Txirrindulariek jasandako harrepaketen ondorioz sortutako alarma sozialari erantzuna emanez, beharrezkoa da zirkulazio-erregelen ikasketa, kaskoaren erabilera zuzena edo bizikletaren mantenu onean eragitea. Lehentasunak dira, garraiobide gisa eta aisialdirako txirrindularen erabileraren aldeko aputua egiten duen gizarte batean. Adin goiztiarretatik, txirrindularen erabileran konfiantza eta trebetasun handiagorako bidea egitea eta “txirirndulari – gidari” harremanean enpatia sustatzea beharrezkoak dira etorkizuneko gidarien eta planeta iraunkorraren kontzientziazio lanetan.