Kargatzen ...

Lege-oharra

Sarrera

Dokumentu honen xedea da Gela Pedagogikoa Interneten duen webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak ezartzea.
Webgunean sartzeko, erabiltzaileak ezinbestez irakurri eta onartu behar ditu klausula multzo honetan aipatzen diren terminoak, baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak.

Webgunean sartzea doakoa da, eta ez dago inolako harpidetza edo erregistrorik egin beharrik hura ikusteko.

Beste webgune batzuekiko konexiorik egonez gero, konexio horiek eta erabiltzaileak horiei ematen dien erabilera baldintza orokor hauen mende egongo dira, baita webgune horiek ezarritako baldintza espezifikoen mende ere, halakorik izanez gero. Espresuki debekatuta dago baimendutakoaz bestelako edozein erabilera.

Webgune honen titularraren nortasuna

Hauek dira webgune honen arduraduna identifikatzeko datuak:

Gela Pedagogikoa, G95151866 IFZ zenbakiduna (helbidea: Larrauri kalea, z/g. 48160 – Derio).

Zerbitzu-emailearen eskubideak eta betebeharrak

Gela Pedagogikoa beretzat gordetzen du webgunean jasotako informazioa edo haren konfigurazioa eta itxura aldatzeko eta eguneratzeko eskumena, noiznahi eta aurrez horri buruzko jakinarazpenik egiteko betebeharrik gabe.

Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da webgunean sartzea eta haren informazioa erabiltzea. Gela Pedagogikoa ez du bere gain hartuko atarian sartzetik edo hango informazioa erabiltzetik erator litekeen inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzukizunik; horretan, salbuespena izango dira bere eskumenak hertsiki betez aintzat hartu behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik erator litezkeen jarduerak.

Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

Erabiltzaileak erabilera zilegia eman behar die webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuei, indarrean dagoen legediak dioenarekin bat etorrita, eta, betiere, Gela Pedagogikoaren jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

Erabiltzaileak ez du egingo edukiak kaltetu edo aldatu ditzakeen inolako jarduerarik Gela Pedagogikoa haren esku jarritako zerbitzuen bidez, eta ez du oztopatuko webgunearen funtzionamendu egokia. Horretarako, konpromisoa hartzen du ez eragiteko inolako arazo teknikorik eta ez igortzeko inolako elementurik birus informatikoa izan lezakeenik edo webgune honi edo haren parte bati kaltea, interferentzia edo eragozpena ekar liezaiokeenik; eta, era berean, hitz ematen du ez duela atzemango edo aldatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa.

Gela Pedagogikoa ez du bermatzen webgunearen sarbidean edo haren edukian akatsik ez dagoela. Hori dela eta, atarian nabigatzean fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropen faltsuei loturik sor litekeen erantzukizun orotatik libratzen du erabiltzaileak Gela Pedagogikoa.

Jabetza intelektuala

Webgune honen eta haren edukien jabetza intelektualeko eskubideak Gela Pedagogikoak dira, honako kasu honetan izan ezik: edukien hornidura beste enpresa batzuekin kontratatuta edukitzea eta eduki horiek jabetza intelektual eta industrialeko arau nazionalek nahiz nazioartekoek babestuta egotea. Kasu horretan, aipatutako enpresari dagozkio edukiak erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta aldatzeko eskubideak.

Gela Pedagogikoaren jabetzakoak dira webgune honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, idazkunak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak, frameak, bannerrak, softwarea eta haren kodeak, iturria eta objektuak, etab.; hari dagozkio, beraz, horiek ustiatzeko eskubide esklusiboak.

Webgune honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako beste produktu edo zerbitzurik sortu ere.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak webgune hau aldatzea eta haren edukietan eragitea, hala nola, esteketan (edo linketan) eta abarretan.

Hipertestu estekak edo loturak

Ezin izango da inolako loturarik ezarri beste webgune batetik atari honetara, Gela Pedagogikoa aldez aurretik horretarako berariazko baimena eman ezean.

Webgune honek estekarik edo loturarik izanez gero Gela Pedagogikoa kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetara, sozietate honek aditzera ematen du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, ezta haien edukien gaineko inolako erantzukizunik ere. webgune honen estekak informazio erreferentzia soil modura eskaintzen dira, inolako baloraziorik egin gabe haien edukiez, jabeez, zerbitzuez edo produktuez.

Edonola ere, Gela Pedagogikoa ez du bere gain hartuko hirugarrenek emandako zerbitzuei buruzko inolako erantzukizunik, zerbitzu horiekin lotuta jar litezkeen edonolako erreklamazio eta demandei dagokienez.

Lege aplikagarria eta jurisdizkioa

Espainiako legediak arautuko ditu ataria erabiltzeko eta haren barruan nabigatzeko baldintza orokorrak nahiz erabiltzailearen eta Gela Pedagogikoaren arteko erlazio oro.

Baldintza orokor hauek edo haien edukiak direla-eta edo erabiltzailearen eta Gela Pedagogikoaren arteko erlazioak direla-eta auzirik sortuz gero, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien (Bizkaia) jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira bi aldeak, izan lezaketen beste edozein foruri berariaz uko eginda.

Gela Pedagogikoa