Berriak

Txorierriko Nesken Taldeak Anne de Pablo fitxatu du

2002. urteko Anne de Pablo bizkaitarra Miguel Madariagaren Txorierriko Nesken Taldean lehiatuko da aurten. Zalantzarik gabe, maila emango dio multzoari bigarren urtea duelarik junior mailan. Izan ere, Bizkaiako eta Euskadiko txapelduna bilakatu zen ziklokrosean eta bosgarren postua erdietsi zuen Espainiako Txapelketan. Mendiz Mendi elkartean aritu da orain arte eta hainbat emaitz ere ditu errepidean kadete […]

Irakurri gehiago

Gela Pedagogikoaren txirrindulariak garaipena lortzeko lehiatu zen

Berriro ere, Gela Pedagogikoaren txirrindulariak protagonistak izan ziren asteburuan. Txorierriko Nesken Taldea Abadiñon nabarmendu zen; Xabier Murias, berriz, Pontevedran. Txorierriko Nesken Taldea podiumak zapaltzeko lehiatu zen Abadiñoko Udal Sarian larunbatean. Kadete mailan, Naia Arregik beste podium bati heldu zion eta Hodei Allende laugarren sailkatu zen. Juniorretan, Maria Arbeloa eta Nerea Isusi laugarrena eta bosgarrena helmugaratu […]

Irakurri gehiago

Txorierriko Nesken Taldea, garaipenak eta podiumak Bizkaiako Txapelketetan

Txorierriko Nesken Taldearen txirrindulariak protagonista nagusiak izan ziren larunbatean Bizkaiako Txapelketetan Garai herrian lehiatuta. Izan ere, Gela Pedagogikoaren emakumeek hainbat podium zapaldu zituzten. Kadeteetan, Naia Arregik garaipena erdietsi zuen Lidia Taras taldekidearen aurretik; Hodei Allendek laugarren postua eskuratu zuen eta Izaro Fernandezek bosgarrena. Beraz, Arregi, Taras eta Allende taldekideek dominak pilatu zituzten Bizkaiako Txapelketan. Juniorretan, […]

Irakurri gehiago

Gela Pedagogikoak podiumak zapaldu ditu Madrilen eta Bizkaian

Txorierriko Nesken Taldea eta Xabier Murias protagonistak izan ziren asteburuan, izan ere, podium guztiak zapaldu zituzen Gela Pedagogikoaren txirrindulariak Madrilen eta Bizkaian. Miguel Madariagaren emakumeen taldeak elastikoa azaldu zuen Madrilen. Alapardon, larunbatean, Maria Arbeloak garaipena erdietsi zuen junior mailan. Igandean, berriz, Alconbendaseko Espainiako Kopan, Nerea Isusik oso gertu izan zuen podiuma, laugarrena sailakatuta hain zuzen […]

Irakurri gehiago

Gela Pedagogikoa nabarmendu zen Karrantzan

Gela Pedagogikoaren txirrindulariak nabarmendu ziren Karrantzako nazioarteko ziklokrosean eta Espainiako Kopa proban. Txorierriko Nesken Taldeak podiuma zapaldu zuen berriro ere; Xabier Muriasek, berriz, 23 urteko azpikoen lidergoari eutsi zion. Lokatzean, Naia Arregi garaipena lortzeko lehiatu zen kadete mailan; amaieran bigarren postua erdietsi zuen, podiumera igotzen, Legazpin eta Berrizen egin zuen bezala joan den asteburuan. Nerea […]

Irakurri gehiago

Txorierriko Nesken Taldeak garaipenak lortu zituen Legazpin eta Berrizen

Txorierriko Nesken Taldea ezin hobeto aritu zen asteburuan, Legazpin eta Berrizen, ostiralean eta igandean, hurrenez hurren; izan ere, lehenzabiziko bi garaipen erdietsi zituen. Xabier Murias, berriz, Catalunyan nabarmendu zen. Miguel Madariagaren Gela Pedagogikoak babesten duen emakumeen taldeak aurreneko arrakastak hasi ditu pilatzen lokatzean. Legazpin, Txorierriko Nesken Taldeak kadeteen podium osoa zapaldu zuen; Naia Arregik irabazi […]

Irakurri gehiago