Txorierriko Nesken Taldea, garaipenak eta podiumak Bizkaiako Txapelketetan

Txorierriko Nesken Taldearen txirrindulariak protagonista nagusiak izan ziren larunbatean Bizkaiako Txapelketetan Garai herrian lehiatuta. Izan ere, Gela Pedagogikoaren emakumeek hainbat podium zapaldu zituzten.

Kadeteetan, Naia Arregik garaipena erdietsi zuen Lidia Taras taldekidearen aurretik; Hodei Allendek laugarren postua eskuratu zuen eta Izaro Fernandezek bosgarrena. Beraz, Arregi, Taras eta Allende taldekideek dominak pilatu zituzten Bizkaiako Txapelketan.

Juniorretan, berriz, Nerea Isusi bigarren sailkatu zen eta Maria Arbeloa hirugarren. Azkenik, Marimar Saiz nagusitu zen Master 40 mailan.

Beste multzo bat BioRacer – Oiartzun Bike Pista Sarian aritu zen larunbatean Tafallan. Ane Mazonek irabazi zuen emakumeen mailan bigarren proban, aurrenekoa lortutako garaipena errepikatzen. Hirugarren lasterketa hurrengo larunbatean ospatuko da Anoetan.