Gela Pedagogikoak podiumak zapaldu ditu Madrilen eta Bizkaian

maria_arbeloa_alalpardo-2019

Txorierriko Nesken Taldea eta Xabier Murias protagonistak izan ziren asteburuan, izan ere, podium guztiak zapaldu zituzen Gela Pedagogikoaren txirrindulariak Madrilen eta Bizkaian.

Miguel Madariagaren emakumeen taldeak elastikoa azaldu zuen Madrilen. Alapardon, larunbatean, Maria Arbeloak garaipena erdietsi zuen junior mailan. Igandean, berriz, Alconbendaseko Espainiako Kopan, Nerea Isusik oso gertu izan zuen podiuma, laugarrena sailakatuta hain zuzen er. Zornotzan, Izaro Fernandez eta Lidia Taras bigarren eta laugarren sailkatu ziren kadeteetan.

Bestetik, Xabier Muriasek aurreneko podiuma harrapatu zuen Espainiako Kopan, hirugarren sailkaturik Alcobendasen; Ivan Feijoo irabazlea eta Ismael Esteban aurkariek besterik ez zuten bizkaitarra menderatu. Beraz, Galdameseko txirrindulariak 23 urteko azpikoen lidergoari eutsi zion. Azken bi probak Pontevendran eta Valentzian izango dira abenduko 1ean eta 15ean, hurrenez hurren. Marimar Sainzek laugarren postua eskuratu zuen Master 40 mailan.

Hurrengo asteburuan, euskal egutegiak beste bi lasterketa ditu, Bizkaiako Txapelketak Garain, larunbatean, eta Beasainen, igandean.