Xabier Murias oso ondo lehiatu zen Laudion eta Elorrion

DSC_0363-baja

Xabier Murias ezin hobeto lehiatu zen etxean asteburuan. Miguel Madariagaren Gela Pedagogikoaren txirrindularia bere mailaren onena izan zen bai Laudion baita Elorrion ere eta Espainiako Kopako liderra da.

Beraz, Murias oso ondo aritu zen nazioarteko bi probatan, zazpigarren sailkatuta eta lehenengoa 23 urteko azpiko mailan bietan. Gainera, Txorierriko Nesken Taldea lehiatu zen kadeteetan eta juniorretan larunbatean eta igandean, eta Marimar Sainzek, Gelako koordinatzaileka, podiuma zapaldu zuen bi egunetan Master 40 mailan.

Laudion, Muriasek oso ondo amaitu zuen lasterketa eta seigarren postua eskuratzeko lehiatu zen amaiera arte Aitor Hernandezen aurka. Eta Elorrion, onenekin aritu zen lasterketaren erdira arte zazpigarren postua errepikatzeko; berriro ere, 23 urteko azpiko txirrindularirik onena izan zen. Horrenbestez, liderra da Espainiako Kopan.

Hurrengo asteburuan, Galdamesekoak Catalunyako nazioarteko hiru probatan azalduko du burua: Les Franquesesen, ostiralean; Manlleun, larunbatean; eta Vicen, igandean. Txorrieriko Nesken Taldeak, berriz, Legazpin eta Berrizen parte hartuko du, ostiralean eta igandean, hurrenez hurren.

Bestetik, Txorierriko Nesken Taldeak bi garaipen erdietsi zituen pistan, Valladoliden. Hain zuzen, Jimena de la Roa eta Ane Mazón taldekideak junior eta kadete mailan nagusitu ziren Gaztela eta Leongo pistako Sari Nagusian.