Maiatzak 11an Dalmazio Langarika ospatuko dugu!

Gela Pedagogikoak ‘XVII. Dalmacio Langarika – Mendiko Bizikletaren Eskolen Topaketa’ antolatzen du maiatzak 11n, larunbata, Derion, Seminario Eraikinaren aurrekaldean dagoen ‘Adiskidetasunaren Basoa‘n, hain zuzen ere. Giro alaian, topaketa 16tan hasiko da eta txirrindularitza Eskola guztiak gonbidatutak daude, gaztetxoekin lan egiten dutenak bereziki (benjamin, printzipiante, alebin eta infantilak dituztenak). Miguel Madariagak gidatzen duen erakundeak antolatzen duen btt eskolen laugarren topaketa da, Lezama, Laukiz eta Gatikakoaren ostean. Eta aurreko hauetan antolatu zen bezala, prestatutako zirkuitoan lizentzia ez duten gazteek ere indarrak neurtzeko aukera izango dute (Promocion BTT ‘maila’ ).