ZORRIBIKE-GELA PEDAGOGIKOA MTB TEAM taldearen aurkezpen ofiziala

Otsailak 22 ostiralan ZORRIBIKE-GELA PEDAGOGIKOA MTB TEAM taldearen aurkezpen ofiziala gauzatu zen Lezamako Kultur Etxean. Miguel Madariagak, Gelako presidentea, eta Jose Manuel Olanok, Zorribikeko presidentea, babesleei eta bertaratutako guztioi eskerrak eman zizkieten epe luzera begira jaio den proiektuari eskainitako laguntzagatik, aurten bigarren urtea betetzera doana. Unai Eskizabel, Ander Rugarcia, Mikel Landa, Galder Leiza y Urko Dañobeitia osotutako boskoteak XCO egutegia beteko du 2019an. Luis Zubero eta Igor Antón ekitaldian parte hartu zuten, bost protagonistei euren ahalmenan konfidantza izatera gonbidatuz. Era berean, azken argazkian Gela Pedagogikoaren BTT Eskolako gaztetxoak gaineratu ziren.