Loading...

Pribatutasun politika

Fitxategiaren titulartasuna

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean gordeko direla. Fitxategi horren jabea Gela Pedagogikoa da.

Datuen isilpekotasuna

Zure datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz erabiliko dira. Hala, Gela Pedagogikoak, fitxategiaren arduraduna den aldetik, datu pertsonalen isilpekotasuna eta segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditu, antolaketakoak nahiz teknikoak, inork ez ditzan baimenik gabe datu horiek aldatu, galdu, erabili edo eskuratu.

Informazioaren hartzaileak eta xedea

Informazioaren hartzaile izan daiteke gure elkartearen sail, atal, lokal eta bazkideei atxikitako, haietan inskribatutako eta haien jabe den pertsona oro.

Gela Pedagogikoak bere helburu soziala betetzeko eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa edozein komunikazio bidetatik helarazteko ezinbesteko irizten dien datu pertsonalak biltzen ditu; besteak beste, Fundazioaren edo hari atxikitako hirugarrenen bidezko sustapen komertzialerako ezinbesteko jotzen dituenak.

Gela Pedagogikoari baimena ematen diozu posta elektronikoko zure helbidea erabil dezan zurekin harremanetan jartzeko, baita gure sozietateak ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa helarazteko ere. Horretarako, berariazko baimentzat joko da zure datuak igortzea.

Titularraren eskubideak

Sinatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkarazteko eta ezeztatzeko, noiznahi, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritako esparruan. Eskubide horiek gauzatzeko, honako lege honek ezarritakoari jarraitu beharko dio interesdunak: abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 5/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onartzen duena.

Goian aipatutako eskubideak baliatzeko eta argibideak eskatzeko, honako helbide honetara idatz dezakezu:
Gela Pedagogikoa
Larrauri kalea, z/g
48160 – Derio
e-maila: gela@gelapedagogikoa.eus.

Erref. DBLO. Komunikazio horri atxiki behar diozu zure eskaria, sinatuta, izen-abizenak adierazita eta NANen fotokopia atxikita.

Datuak erabiltzeko baimena

Pribatutasun politika honetan aditzera eman denaren jakitun eta horrekin ados, zure datuak igorrita berariaz onartzen duzu eta baimena ematen duzu Gela Pedagogikoak webgune honen bidez bildutako zure datu pertsonalak erabil ditzan, 3. atalean aditzera emandako xedeekin. Era berean, onespena ematen diozu zure datuak Gela Pedagogikoarekin loturiko enpresa eta organismoei lagatzeko, betiere, goian adierazitako xedeetarako erabil ditzaten.
Era berean, aditzera ematen duzu zuk bidalitako datuak zehatzak direla, eta konpromisoa hartzen duzu, datu horietan aldaketarik gertatuz gero, aldaketa oro lehenbailehen jakinarazteko.

Gela Pedagogikoa