Kargatzen ...

BTT Eskola

Aurkezpena

Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, Derioko Gela Pedagogikoan 2006ko martxoaren 21anTxorierriko BTT eskolaren aurkezpenarekin, harrobiko txirrindularitzagatik, Fundazioko filosofiaren ardatz nagusia, apostu berria eta ahalduna egin zuen. Prestakuntza eta plangintzan hilabete asko egon ondoren, Eskolaren lehenengo kurtsoak, Naturgas eta Txorierriko Mankomunitatearen laguntza duena, 2006ko ekainaren 17an bere lehenengo eguna ospatu zuen.

Hamarkada luzea martxan izan ondoren, Gelaren BTT Eskolak formakuntza lan bikainarekin darrai. Ikastaro bakoitzak 40 ikasle baino gehiago biltzen ditu, bizikletaren unibertsoan sakonduz eta ohitura osasungarriak ikasiz, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen dituen topaketetan lehiatuz ere.

Helburuak

‘BTT Eskola’ren helburu nagusia Gela Pedagogikoan hasitako lanaren jarraipena da, Gelatik pasatzen diren umeek bizikletaren mundua zehatzago ezagutzeko aukera eskainiz. Honela, txirrindularen mundua hobeto ezagutzeko bidea dute, ohitura osasungarriak gaineratuz eta ingurumenarekiko begirunean sakonduz.

 
Gela Pedagogikoa