Txorierriko Nesken Taldeak Anne de Pablo fitxatu du

2002. urteko Anne de Pablo bizkaitarra Miguel Madariagaren Txorierriko Nesken Taldean lehiatuko da aurten. Zalantzarik gabe, maila emango dio multzoari bigarren urtea duelarik junior mailan.

Izan ere, Bizkaiako eta Euskadiko txapelduna bilakatu zen ziklokrosean eta bosgarren postua erdietsi zuen Espainiako Txapelketan. Mendiz Mendi elkartean aritu da orain arte eta hainbat emaitz ere ditu errepidean kadete mailan.

Annek eskertu nahi du Mendiz Mendiren eta Omar Fraile Eskolaren babesa. Bizkaitarra izango da Txorierriko Nesken Taldea antolaturiko adiskidetasun egunean otsailaren 1ean. Gela Pedagogikoaren Madariaga presidenteak Santi Barranco kirol arduradun berria aurkeztuko du baita De Pablo bera ere.

Txirrindulariek baterako entrenamendua beteko dute errepideko denboraldia prestatzen hasteko martxoan. Ilusioz betetako denboroaldia du aurretik Txorierriko Nesken Taldeak pistan zein ziklokrosean nabarmendu ondoren. Bost urteko proiektua (2020-2024) bultzatzen du Madariagak Gela Pedagogikoatik eta emakumeen taldea du oinarri nagusia.