Gela Pedagogikoa nabarmendu zen Karrantzan

Karrantza_1

Gela Pedagogikoaren txirrindulariak nabarmendu ziren Karrantzako nazioarteko ziklokrosean eta Espainiako Kopa proban. Txorierriko Nesken Taldeak podiuma zapaldu zuen berriro ere; Xabier Muriasek, berriz, 23 urteko azpikoen lidergoari eutsi zion.

Lokatzean, Naia Arregi garaipena lortzeko lehiatu zen kadete mailan; amaieran bigarren postua erdietsi zuen, podiumera igotzen, Legazpin eta Berrizen egin zuen bezala joan den asteburuan. Nerea Isusi, ordea, laugarren sailkatu zen junior mailan.

Saio nagusian, Xabier Murias onenen aurka lehiatu zen eta bosgarren postua eskuratu zuen, bi zulaketa izan zuen arren. Galdameseko txirrindulariak irteera bikaina egin zuen eta Ivan Feijooren aurka borrokatu zuen onena izateko 23 urteko azpikoen mailan. Helmugan, bosgarren sailkatu zen, Laudioko eta Elorrioko sailkapena hobetzen. Beraz, liderra de Murias Espainaiko Kopan.

Bestetik, Marimar Sainzek buruan azaldu zuen etxean eta beste podiuma zapaldu zuen Master 40 mailan, bigarren sailkaturik.

Hurrengo asteburuan, Txorierriko Nesken Taldea Zornotzan izango da baita Madrilen ere Murias eta Sainz taldekideekin batera.