Txorierriko Nesken Taldeak garaipenak lortu zituen Legazpin eta Berrizen

IMG_5699

Txorierriko Nesken Taldea ezin hobeto aritu zen asteburuan, Legazpin eta Berrizen, ostiralean eta igandean, hurrenez hurren; izan ere, lehenzabiziko bi garaipen erdietsi zituen. Xabier Murias, berriz, Catalunyan nabarmendu zen.

Miguel Madariagaren Gela Pedagogikoak babesten duen emakumeen taldeak aurreneko arrakastak hasi ditu pilatzen lokatzean. Legazpin, Txorierriko Nesken Taldeak kadeteen podium osoa zapaldu zuen; Naia Arregik irabazi zuen lasterketa Lidia Taras eta Izaro Fernandez taldekideen aurretik. Berrizen, ordea, Maria Arbeloa nagusitu zen junior mailan, Nerea Isusi hirugarren sailkaturik; Naia Arregik bigarren postua eskuratu zuen kadeteen mailan.

Xabier Muriasek, bestetik, hiru lasterketei egin zien aurre Catalunyan: Les Franqueses (5.), Manlleu (8.) eta Vic (13.) herrietan. Azkenik Marimar Sainzek garaipena poltsikoratu zuen Colindresen Master 40 mailan.

Txorierriko Nesken Taldearen hurrengo probak Arbulun, larunbatean, eta Karrantzan, igandean, izango dira. Azken hori nazioartekoa da eta Espainiako Kopakoa eta Muriasek 23 urteko azpikoen lidergoa defendatuko du, hain zuen.