Xabier Muriasek (Gela Pedagogikoa) indartsu hasi du denboraldia

XabierMurias_Villarcayo_1-baja

Xabier Murias (1999, Gela Pedagogikoa) bizkaitarrak aurrerapauso nabarmena eman du ziklo-kroseko denboraldi hasieran zalantzarik gabe. Galdameseko gazteak bi garaipen ederrak eskuratu zituen asteburuan, Medina de Pomar eta Villarcayo lasterketak irabazten.

Ezin honbeto ekin dio sasoiari Muriasek: hirugarren sailkatu zen Urduñan, bigarren Fresno de Rodilla eta nagusitu zen Burgoseko bi probatan larunbatean eta igandean, Ismael Esteban eta Aitor Hernandez menderatuta. Aurten, Miguel Madariagaren Gela Pedagogikoaren babesa du Xabierrek.

Madariagak ez zuen dudarik izan Xabier babesteko Gela Pedagogiakoari ikuspena emateko eta gaztearen hurrengo urratsak emateko laguntzeko. Izan ere, hiru aldiz sailkatu da hirugarren azken hiru Espainiako Txapelketatan eta 2017. eta 2019 urteko Mundialetan lehiatu zen.

Xabier Murias: “Lorturiko bi garaipenak oso garrantzitsuak izan dira niretzat, mailako txirrindulariak gaindituta, hain zuzen, Aitor Hernandez eta Ismael Esteban. Egia esan, une hau heltzeko lan egin dut baina espero nuen baino lehenago heldu da. Aurten, ziklokrosean arreta oso ipini dut eta ondo prestatu dut. Lan horren ondoriak jasotzen hasi naiz, baita Ander Romarate prestatzaile fisiko berriari esker ere. Halaber, oso pozik naiz Miguelen eta Gela Pedagogikoaren babesarekin eta podiumak zapaltzen jarraitzen espero dut“.

Bestetik, Txorierriko Nesken Taldearen zenbait gazte lehiatzen hasi dira lokatzean kadete eta jubenil mailetan, baita Marimar Sainz master lasterketetan. Zalantzarik gabe, emakumeen proietktu berri honi ilusioz beterik bultzatzen dute Madariagak eta Gela Pedagogikoak.

Hurrengo lasterketak goi mailakoak izango dituzte Xabier Muriasek eta Txorierriko Nesken Taldeak etxean; Laudion, larunbatean, eta Elorrion, igandean, Espainiako Kopakoak eta nazioartekoak, hain zuzen ere. Txirrindulari bizkaitarrak itxaropena du orain arteko bideari eusteko Gela Pedagogikoaren eskutik.