Mendiko Bizikletaren Topaketa Laukiz herrian

Gela Pedagogikoak antolatzen duen eskola topaketa egutegiari Lezamako bigarren aldiarekin bat irekiera eman ondoren, datorren larunbatan, martxoak 16, Laukiz herrian ospatuko da bigarren jarduna. Herri honetan gauzatzen zen ‘Mendikoa’ publiko osoari irekitako martxa zen, baina 2019 honetatik aurrera, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren topaketa egutegian sartuta dago lehia. Eskola topaketa 15.45etan hasiko da eta garatu ondoren, Lezaman antolatu zen bezala, topaketarako prestatutako zirkuitoan lizentzia ez duten gazteek ere indarrak neurtzeko aukera izango dute (Promocion BTT ‘maila’ ).